EUSKAL HERRIA http://euskal-herria.nireblog.com Tue, 02 Dec 2008 17:19:52 +0100 EUSKAL HERRIA http://files.nireblog.com/blogs/euskal-herria/gravatar.gif http://euskal-herria.nireblog.com http://nireblog.com HERRI BORROKA http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/herri-borroka http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/herri-borroka Goazen denok askatasunerantz. Ez utzi etsaiari herria zapaltzen, oztopo egiten gaituenari aurre egingo diogu eta faxista baldin bada, burua zapalduko diogu. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!!!












Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 20:38:43 +0100
EUSKAL SELEKZIOA http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/euskal-selekzioa http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/euskal-selekzioa eselkzioa.gifEuskal selekzioa 1937. urte hasieran sortu zen, euskal naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995az geroztik bada selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen duen talde bat ere, ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea).

2006ko abenduan, Javier Clementek entrenatzaile euskaldunak gidatzen duen Serbiako selekzioaren aurka jokatu zuen. Azken partida Venezuela selekzioaren aurka jokatu zuen San Cristobal zelaian (2007ko ekainean); 4-3 irabaziz.



Llorenten kristolako gola kataluñari



Adurizen gola cataluñari



Gora Euska Hooligans-ak. Danok gara antifaxistak


Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 19:43:38 +0100
EUSKERA http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/euskera http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/euskera euskera.gifEuskara euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da.
Gaztelania eta frantsesarekin batera Euskal Herrian mintzatzen den hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.
Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina hainbat teoria daude.
Batzuk, hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira, beste batzuk berriz, hizkuntza bereberetatik datorrela. Zehazki ez dakigu.

Gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 19:08:15 +0100
GEOGRAFIA http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/geografia http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/geografia kostaldeaBizkaiko Golkoan, Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometrotako kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 108 kilometro ditu, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 84 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza, eta Lapurdik, 33 kilometrotako kostaldea eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea.

Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, ia-ia modu zuzenan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:17:36 +0100
mendiak http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/mendiak http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/mendiak mendiak.jpgEuskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harriak granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño bezalako mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.

Bi mendilerro garrantzitsu hauen artean Euskal mendiak daude. Hauek ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunte edo Aizkorri dira hauen adibide.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:16:31 +0100
ibaiak http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/ibaiak http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/ibaiak ibaiak.jpgEuskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Baia, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, euskal lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:15:30 +0100
GURE IKURRAK http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/gure-ikurrak http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/gure-ikurrak ikurrinaIkurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatua dago.

Oinarri gorria
Bizkaitarrak irudikatzen ditu, historian zehar Bizkaiko bandera gorria izan baita. Hala ere, batzuek jatorri mitikoaren zantzua hartzen diote, Padurako borrokarekin lotuz.
Gurutze zeihar berdea
Lege zaharrak irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita.
Gurutze zuria
Jainkoa beste edozeren gainetik irudikatzen du, kristautasunean oinarritutakoa Bizkaia burujabea sortu nahi baitzen. Bizkaiko armarrian, Gernikako Arbolaren atzean ere ikus daiteke gurutze zuri bat.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:12:15 +0100
zazpiak bat http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/zazpiak-bat http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/zazpiak-bat 7711.gifZazpiak Bat Euskal Herriko zazpi lurraldeen bateratzearen aldeko lema da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

Zazpiak Bat, aldi berean, zazpi lurralde historikoen armarriak biltzen dituen armarria ere bada. Armarria sei ataletan banatuta dago, Nafarroa eta Nafarroa Beherea atal berean adierazten direlarik.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:10:24 +0100
lauburua http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/lauburua http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/lauburua lauburu1.jpgLauburua antzinatiko euskal ikur esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru borobildun gurutze itxurako gaia da.
Ikur honek eguzkia irudikatzen du, zenbait adituen ustez, eguzki izpiak eta honen mugimendu birakaria era sinbolikoan agertuz. Antzinako euskal erlijioaren seinale, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen ziren garaietakoa. Beste hainbat euskal ikurrek ere irudikatzen dute eguzkia, zurezko kutxa eta hilarrietan zizelkatuak sarriago ikusten ditugunak.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:08:15 +0100
arrano beltza http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/arrano-beltza http://euskal-herria.nireblog.com/post/2007/09/26/arrano-beltza abeltza.pngArrano Beltza euskal ikur zaharra da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean ageri duena. Euskal abertzaleek Euskal Herriaren sinbolo bezala erabiltzen dute.

Arrano beltzak Nafarroako Antso III Handia erregearen zigiluan du oinarria. Bere agindupean euskal hiztunen lurralde guztiak eduki zituen .Abertzaleentzat, erreinu hau euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Bestalde, espainiar nazionalistentzat, nazio espainola sortzeko saiakera izan zen.

Comments

]]>
Wed, 26 Sep 2007 18:02:54 +0100