mendiak
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harriak granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo ToloƱo bezalako mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsu hauen artean Euskal mendiak daude. Hauek ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunte edo Aizkorri dira hauen adibide.

Zabaldu
del.icio.us




