Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKAL HERRIA

26/09/2007 GMT 1

ibaiak

lekito @ 18:15

ibaiak.jpgEuskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Baia, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, euskal lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!