GURE IKURRAK
Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatua dago.
Oinarri gorria
Bizkaitarrak irudikatzen ditu, historian zehar Bizkaiko bandera gorria izan baita. Hala ere, batzuek jatorri mitikoaren zantzua hartzen diote, Padurako borrokarekin lotuz.
Gurutze zeihar berdea
Lege zaharrak irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita.
Gurutze zuria
Jainkoa beste edozeren gainetik irudikatzen du, kristautasunean oinarritutakoa Bizkaia burujabea sortu nahi baitzen. Bizkaiko armarrian, Gernikako Arbolaren atzean ere ikus daiteke gurutze zuri bat.

Zabaldu
del.icio.us





