Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKAL HERRIA

26/09/2007 GMT 1

EUSKERA

lekito @ 19:08

euskera.gifEuskara euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da.
Gaztelania eta frantsesarekin batera Euskal Herrian mintzatzen den hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.
Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina hainbat teoria daude.
Batzuk, hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira, beste batzuk berriz, hizkuntza bereberetatik datorrela. Zehazki ez dakigu.

Gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!